Archivo por días: 12 de agosto de 2009


Horrelakoak dira gure Sanferminak!

Como ya sabéis, entre los microrrelatos que participaron en el I Certamen, había algunos de ellos escritos en euskara.
Aquí os presentamos dos de ellos (que a mi particularmente me encantaron en su momento) y que tratan el primero del txupinazo y el segundo del encierro.
Para aquellos que no lo entiendan, me he permitido la licencia de hacer unas traducciones, que si bien pierden buena parte del encanto que tienen los textos originales, espero que por lo menos conserven parte de su espíritu.

ZAPIAK GORA! , Rikardo Idiakez Maguregi

Bizitzan momentu oro gure lekutxoa izatea dugu amets; eta bizitza orok, momentu orok du bere ametsetako lekua. Enparantza batean hasten eta bukatzen da nire istorioa: amets bat joan ahala, hurrengoari begira bizi den zapi gorriaren neurrira. Ya falta menos, eta badoaz udazkena, negua eta udaberria. Eta zazpigarren hilak dakarkit uzta: bat, bi, hiru, lau, bost, sei… con una bota y un calcetín.
Goizeko 9.00ak, arima zuri eta zapia urduri, poltsikoan, txukun-txukun, bere momentuaren zain. Nire ametsa gure bihurtu da, laguntasun eternoak hasi du bere astebetea. Ajoarrieroa eta odola, nafarra, mesedez. Gaizki bizi beharko genuela zioten haiek, baina dena gezurra…
Bapo aseta, sabela, zintzurra eta arima: udaletxe atzera goaz ilusio bati jarraiki, prozesioan. Besarkada bat, bi, hiru…, lagun gehiago batu ahala, guztion arteko diosala. Eta tik-tak, tik-tak, eguerdia naiz eta tentsioa dakart. Zapia poltsikoan dago, bai, lasai. Trago bat, bi; badator ordua.
Ez da giro, ez tokirik udaletxe atzean; baina bagoaz ausartenok merkatu aldeko eskaileretan gora. Bultzaka jendeari, bihotzari, tentsioari. Bost lagunok bat egin eta olatuak poparean garamatza plaza erdira. Korroa egin dugu; iritsi da ordua, eta gure lekua. Zapiaren ordua, beso altxatuen lekua. Gorria da zerua, eta lehertu da Iruña: Gora San Fermin! SF dimentsioan sartu gara.

Traducción: ¡Arriba los pañuelos!
En la vida soñamos con tener nuestro lugar a cada momento; y cada vida, tiene en cada momento un lugar para los sueños. Mi historia empieza y acaba en una plaza: como el pañuelo rojo que conforme se va un sueño, vive pensando en el próximo. Ya falta menos, y se van el otoño, invierno y la primavera. Y el séptimo mes nos trae la cosecha: uno, dos, tres, cuatro, cinco, seis… con una bota y un calcetín.
9.00 de la mañana, el alma blanca y el pañuelo inquieto, en el bolsillo, limpio y resplandeciente, esperando su momento. Mi sueño se ha convertido en el nuestro, la amistad eterna ha comenzado su semana. Ajoarriero y sangre, navarra, por favor. Nos dijeron que la vida iba a ser mala y difícil, pero es todo mentira…
Bien satisfechos, el estómago, la garganta y el alma: hacia la parte trasera del Ayuntamiento, siguiendo una ilusión, en procesión. Un abrazo, dos, tres…, conforme nos encontramos con más amigos, nos saludamos todos. Y tic-tac, tic-tac, soy el mediodía y traigo la tensión. El pañuelo está en el bolsillo, si, tranquilo. Un trago, dos; ya llega la hora.
No hay ambiente, ni sitio detrás del Ayuntamiento; pero los más atrevidos nos encaminamos hacia las escaleras del mercado. Empujando al gentío, al corazón, a la tensión. Los cinco amigos nos agrupamos y la ola nos arrastra hasta el centro de la plaza. Hemos hecho un corro; ha llegado la hora y nuestro lugar. La hora del pañuelo, el lugar de los brazos alzados. El cielo es rojo y Pamplona ha explotado: ¡Viva San Fermín! Hemos entrado en la dimensión SF.

BELTXARAN ARTEAN, Aitor Gonzalez Ostolaza

Gau txarra pasa dut gaur. Printzesa bat ezagutu nuen atzo: Ane. Beltxarana, polita… eta genio bizikoa. Niretzako modukoa, bai; baina tabernan bakarrik utzi eta alde egin nion, etxera: gaur entzierrora joan beharra dut. Ez nion esplikaziorik eman: nola ulertu zezenengatik utzi nuela han bakarrik?

Ez dut ondo lo egin. Pisukideak esnatu nau goizeko 3.00etan, zarataka: ordulariari begiratu eta, “ez, oraindik ez da zezen-ordua”. Buelta eta lo. Eta Ane buruan: a ze neska, eta ni zezenetara… Lo makurra nirea. Bat-batean, dutxako zarata. Ordua al da? Ez goizeko 6.00ak. Jira eta buelta: Ane buruan, eta zezenak…

Despertadoreak jo du, azkenean: 06.45. Dutxa eder bat eta pisukidearekin batera banoa. Tentsioa nabari da igogailuan: Conde de la Corte zezendegia. Uf. Arropak zuri-gorri eta odola bor-bor, Txapitelean behera goaz. La Pamplonesaren Riau Riauak tentsioan jarri gaitu.

Ibilbidean gaude jada. Artega: nork demoniok esan ote dit zezen aurrean jartzeko? SSShhhh pun!, jende-oldea arrapaladan. Giri alenak. Mercaderesen danba!, zezenak tupust, flashak gerturatzen: hemen dira. Zezen baten burua ikusi dut; korri! korri! Lekutxoa egin dut eta 15 metro adarren ferekan…

Bukatu da; hustuta nago. Zoratuta nago, badakit. Baina aurpegiko irribarretxo honek dena esaten du. Orain badakit nola azaldu guztia Aneri: sentitu dudana esan eta ulertuko al dit?

Traducción: Entre ‘morenos’
Hoy he pasado una mala noche. Ayer conocí a una princesa: Ane. Morena, preciosa… y de genio vivo. Ideal para mí, si; pero la dejé sola en el bar y me fui a casa: hoy tengo que ir al encierro. No le dí ninguna explicación: ¿Cómo iba entender que la dejase allí sola por los toros?
No he dormido bien. Mi compañero de piso me ha despertado a las 3:00 haciendo ruido: he mirado al reloj y, “no, todavía no es la hora de los toros”. Media vuelta y a dormir. Y Ane en mi cabeza: ¡ay que chica!, y yo a los toros… Mal sueño el mío. De pronto el ruido de la ducha. ¿Ya es la hora? No, son las 6.00 de la mañana. Más vueltas: Ane en la cabeza, y los toros…
Finalmente ha sonado el despertador: 06.45. Un buena ducha y me voy con el compañero de piso. Se palpa la inquietud en el ascensor: toros de Conde de la Corte. Uf. Ropa blanca y roja, y la sangre en ebullición, bajamos por Txapitela. El Riau Riau de La Pamplonesa nos pone en tensión.
Ya estamos en el recorrido. Nervios: ¿quién me habrá mandado ponerme delante de los toros? SSShhhh pun!, una oleada de gente a la carrera. Malditos guiris. En Mercaderes ¡danba!, los toros tropiezan, los flashes se acercan: aquí están. He visto la cabeza de un toro; ¡corre! ¡corre! Me he hecho un hueco y 15 metros acariciando las astas…
Ha terminado; estoy exhausto. Estoy loco, lo sé. Pero esa sonrisa en el rostro lo dice todo. Ahora sé como explicárselo todo a Ane: ¿me comprenderá si le cuento lo que he sentido?