XI Certamen Internacional de Microrrelatos de San Fermín
ERREGE
Joxe Aldasoro Jauregi
ERREGE
Jarauta kalean txarangaren burrunban murgilduta koadrilakoekin. Sorbalda sorbaldarekin, besoak besoekin. Gorputzek musikari entzuten zioten: aurrera, atzera, alde batera, bestera, seko gelditu orain, jauzika gero, aztapoak, birak. Gogoek beste gogoei: talde txikiagotan bereizi, multzo-ebaketa berrietan batu erritmo zein abesti aldaketekin.
Izerdiak. Tragoak. Ziztak. Talkak. Algarak.
Izerdiari aurre egiteko kamiseta kopetan lotua ikusi nuen. Garaia, oso. Begien marrak erakarri ninduela esango nuke, aurpegiaren finak, plastikozko belarritako nabarmenegiak, sudur zorrotzak, bizkar sendo eta gerri zurrunak. Mugimendu pausatuak edatean, zigarroa erretzen, begirada altxatzerakoan. Beldur adina zirrara sorrarazten zidaten izaki ahalguztidun, magiko, zintzo, justuak gogorarazi zizkidan.
Txikitan aitari galdetzen nion ea ama haien erresuman egongo ote zen:
– Bai Aitor, han bizi da orain, zoriontsu!
Poz-malkoak omen ziren. Inozentzia.
Liluratuta ninduten jentil dotoreak. Gustatzen zitzaizkidan janzten zituzten soineko, buruko eta pitxiak. Eta gustatzen zitzaizkidan banekielako erregeak gonadun erregina zirela eta erreginak bizarrik gabeko errege. Nire kuttunak, asiarrak, Esther eta Sidi abd El Mohame.
Atzo arte atxiki dut nire burua ulertzeko balio zidan sekretua.
Eskutik heldu nion erraldoiari. Eskutik hartuta dantzan, hatzak hasi ziren mezuak zifratu eta deszifratzen. Gorputzak bereizten zigun airea zurrupatu genuen ezpainak itsatsi zitzaizkigun arte. Anabasa-multzoaren osagarri izan ginen, biderkadura cartesiarra Adham eta bion gorputz atalak.
Zoriontsu naiz nire gogo eta gorputzaren erresumen errege.
MOMENTICOS
Amparo Gastaminza Iriarte
Siete de Julio. Es un día lleno de emociones y a la vez un poco triste.
Me preparo para asistir a la procesión de San Fermín. La veré desde un balcón de la calle Mayor.
¡Todo un privilegio!
Hoy es un día muy especial. Es la despedida de Mari Cruz Corral, la voz que durante tantos años nos emocionó cantando esa jota “que hizo a San Fermín llorar” desde el balcón de la calle Mayor.
Este es uno de los “momenticos” más entrañables de la fiesta
Y la despedida ha sido impresionante. Besos de Mari Cruz al público y aplausos del público en general.
Y más de una lágrima corría por nuestras caras.
¡Gracias, Mari Cruz, por este “momentico” a lo largo de estos años!
¡Gracias!