Archivo por días: 19 de febrero de 2020


XI Certamen Internacional de Microrrelatos de San Fermín

EZIN ULERTU

Uxue Brieba Sotés

Ikasturtea hastear zegoen eta klasean agenda ateratzean, kide batek egunero agertzen ziren zenbakiengatik galdetu zidan. Nik, sanferminetarako atzerako kontaketa zela esan nion, baina eroa banintz bezala begiratu ninduen. Sanferminak gustuko zituen galdetu nion eta baietz esan zidan, gaueko jaia gustatzen zaiolako. Ez nintzen arritu, jende askorentzat gaueko jaia besterik ez baitira. Baina niretzat ez, eta hori entzutean aurpegi arraroa jarri omen nion, beraz, niretzat sanferminak zer esanahi duten azaldu nion.
Uztailaren 6an, ohitura dudanez, nire aitak peñetako abestiekin esnatzen gaitu eta hirurok elkarrekin dantzatzen dugu, haserre guztiak momentuan pasatzen zaizkigula. Kalera ateratzean eta jendea zuriz jantzita, zapi gorria eskumuturrean jarrita ikusterakoan, urduri jartzen naiz, festak hastear baitaude. Lagunekin elkartu eta gosaltzera zein txupinazora joaten gara beti. Udal plazan, gu bezain pozik dagoen jendea ikusteak adrenalinaz betetzen nau. Jaiak hastean triste jartzen naiz, nahi ditudan gauza guztiak egiteko denbora ez dagoelako baina txarangen musikak suspertzen naute. Nire urteroko erronka, hurrengo egunetan familiarekin potea hartzeko, estruendora, entzierrora joateko eta kilikiak zein suziriak ikusteko denbora ateratzea izaten da.
Nire sanferminen bertsioa kontatzean erotua nagoela esan zidan, ni ulertu gabe. Honen ondorioz konturatu nintzen, besteen gustuak epaitzeko ohitura dugula, benetan besteentzat duten esanahia ezagutu gabe.
 

EN PRIMERA PERSONA

José Martínez Moreno

Suena el chupinazo, las puertas se abren y salimos disparados a la carrera. Somos una confusa maraña de cuernos, rabos y pezuñas que avanza a toda prisa por calles desconocidas rodeados de una horda de humanos que grita y nos jalea. Nosotros tratamos de embestir a todo el que se nos ponga por delante, pues la excitación y el desconcierto por la situación nos pone nerviosos y más agresivos de lo normal. Mis compañeros han derribado a algunos y yo he estado a punto de cornear a uno de los mozos, pero ha estado rápido y me ha esquivado con un recorte para esconderse tras una barrera.

La carrera continúa veloz, imparable. Nos resbalamos una y otra vez sobre el pavimento mojado, pero eso no nos detiene más que unos pocos segundos. No sabemos adónde nos conducen, pero estamos deseando llegar allí para detener este frenesí perseguidor y poder descansar un poco.

De pronto, tras un angosto pasadizo atiborrado de reses y de humanos, el camino se abre y llegamos a un gran recinto circular con el suelo cubierto de arena amarillenta y poblado de gente en las gradas.

Me pregunto si será este nuestro destino final.