Archivo por días: 16 de noviembre de 2020


XII Certamen Internacional de Microrrelatos de San Fermín

DIE TRAUMDEUTUNG (AMETSEN INTERPRETAZIOA)

Amaya Indave Navarlaz

Amesgaizto errepikatuenetariko batek amildegi batetik beherako eroriko amaigabea irudikatzen du. Beste pertsona batzuei ametsetan hegoak hazten zaizkie, eta horiekin hegan eta hegan egin arren, ez dira lurrera heltzeko gai. Beste trantze onirikoetan, aldiz, naturaz gaindiko izakiak edo gaizkile armatuak protagonista koitaduari segika ibiltzen dira… Txikikeriak, nire inkontzientearen beldurrik handienarekin alderatuta: uztailaren 6a.

Egun horretan goiz jaikitzen naizela amesten dut eta, ia gosaldu gabe, urduritasun eta ilusioak bultzatuta eskaileretan behera arrapaladan joaten naizela, zuri eta gorriz jantzitako nire gorputz eta arimarekin batera. Kalea zapaltzearekin batera, asaldatu egiten naiz: mesfidantzaz begiratzen nauten oinezko goibel ugariz inguratuta nago. Egutegiaren benetako datari erreparatzen diot orduan: azaroko egun gris bat da eta nire jantzi desegokiarekin barregarri geratzen naiz.

Amesgaitz errepikakor hori uxatu nahian, uztailaren 6 bakoitzean, etxetik irten aurretik leihotik behin eta berriz sanferminen zantzuren bat atzeman nahi izaten dut: barre algara eta gerriko lisatu berrien artean Iruñera igotzen diren kuadrillak, erdigunerantz doan trafikoaren oihartzun zoriontsua, jada tabernetatik ihes egiten ari den doinu alaia… Halaxe jabetzen naiz ez nabilela oker.

Horregatik, datorren uztailaren 6an, pertsianak igo bezain azkar, kalean zuri eta gorriz margotutako siluetaren bat bilatuko dut, ez naizela ametsetan ari ziurtatzeko. Badaezpada ere. 

LA VIDA ES PURO TEATRO

Ignacio Navarro

– ¿Creéis que ha colado?
– ¡Claro! ¿No veis lo contenta que se ha quedado?
– Que sí, no se ha dado cuenta de nada.
– La llamada de los pequeños contándole lo sucios que iban ha sido genial ¡Cómo se reía!
– Ya me dirás cómo has editado el vídeo para que el presentador dijera 2020…¿cuántos tenías preparados?
– Tres: con lluvia, nublado y con solazo.
– ¿Tema encierros?
– Igual: subiré como siempre con churros, que le encantan, y le pondré uno editado. Mientras que el domingo sean los Miura, que son sus preferidos, los demás no controla.
– Es una currada, pero se lo merece, van a ser sus últimos sanfermines, que se quede con estos momenticos…
La abuela sonríe en el sofá mientras se seca una lágrima con el pañuelico rojo que se acaba de quitar. Piensa que algo habrá hecho bien para que sus hijos y nietos hayan montado semejante teatro por ella. Y mañana tocará madrugar para ver algún encierro que pondrá grabado el mayor. Habrá que disimular y comerse los churros, que no le gustan y tan mal le sientan, pero se lo merecen, que van a ser sus últimos sanfermines, que se queden con estos momenticos…