Archivo por días: 21 de septiembre de 2021


XIII Certamen Internacional de Microrrelatos de San Fermín

ATXABITXI-BEGIAK

Marijoxe Azurtza Sorrondegi

Haren atxabitxi-begiekin begiratu zidanean miresmenez erantzun nion. Bikaintasunik bazen lur zabalean begi-aurrean nuen. Gihar mardulak, gorputz sendoa, ebano koloreko larruazal beltz distiratsua, adar zorrotz zuri paregabea, korapilodun isats motz dotorea… dena zuen ni ahozabalik utz nintzan. Eta horrela ikusi nuen nire burua bere begi-ninietan islatua: ahoa irekita, une horren edertasuna ezin sinetsirik, gerriko gorria gerrian. Ezker apatxarekin gogor jo zuen lurra bitan, hautsa harrotuz: zarata kalean ozenki barreiatzea lortu zuen. Bazekien, bai, izua nola sortarazi. Arnasa sudurzuloetatik botaz zerion lurruna herensuge baten su-kearen parekoa zen. Atseden hartzen ari zela zirudien nire zuresi parean.

Eragin zidan beldurrak sorgindu ninduen eta erakarmen horrekin begia gainetik ezin kendu gelditu nintzaion begira. Bularra estutu zuen eta lepoa gora-behera astindu, adarrak harro hauspotuz. Egindako keinua mehatxu argia izanik ere, nik zora-zora nirauen begira: zer ikuskizuna. Eta bat batean ezustekoa: zezenak doministiku egin zuen. Gure arteko begirada-jokoa amaitu zen, magia hautsi zen, lotzen gintuen izpi-andana desagertu zen. Nitaz ahaztu eta entzierroari jarraitu zion, une izugarri hura eguratsean beste milioika unerekin nahastu ahala.

Hamar urte nituen, orain laurogeita hamar eta oraindik ere atxabitxi-begiokin amesten dut, bizitza markatu zidatelako: albaitari bihurtu nintzen. Ordutik zuresian izan naiz urtero, San Fermin jaiak eta santua ospatzen eta Iruñeaz gozatzen. Gora San Fermin eta gora Iruñea.  

6 DE JULIO

Rakel Rodríguez Martínez

Papá dónde estamos exactamente?
Hijo estamos en el lugar más conocido internacionalmente por sus fiestas
Y hoy que pasa? Todo se ve apagado y sin sentido
Si hijo mío desde hace dos años parece que el mundo entero se apaga , ya nada es igual a lo que fue un día , tu no te acuerdas por qué eras muy pequeño pero yo estuve aquí en algún lugar del tiempo en otra era , en la que todo eran risas y fiesta , en la que el rojo brotaba sobre el blanco en la que los toros eran bravos y corrían por las calles en la que los fuegos artificiales iluminaban el cielo , ahora solo nos queda el recuerdo de los que lo vivimos un día….
Papá , y que pasó?
Pues hijo llegó el tiempo de guerras sin armas de hombre hacia hombre, de tecnologías estúpidas que rompen con las tradiciones.
San Fermín que todo lo ve esta vez no lo bendecirá sino que se enojara y dirá que hemos hecho con la tierra de la ciudadela , qué se ha roto en nosotros para pasar así de ella?
Pero no somos nosotros , es la Humanidad que se ha vuelto estúpida .