Archivo por días: 4 de enero de 2022


XIII Certamen Internacional de Microrrelatos de San Fermín

SELFIE

Jon Odriozola Amigorena

Barkatu atrebentzia. Ez dugu elkar ezagutzen baina aspaldian nabil zure atzetik. Edota zu, nire atzetik… Batek daki! Auskalo zenbat aldiz egin dugun topo, batik bat, alde zaharretik barrena. Kopeta zimurtu duzu; pentsakor… Bai, San Ferminetan!!!

Ez al zara nitaz oroitzen? Egia esan, ez naiz harritzen. Halere, nik ondo ezagutzen zaitut zu. Primeran! Bost anaia dituzu; iruinxemea; beti kapela, belusezko beroki eta galtza zuriz jantzita ibiltzen zara hiriko kaleetan barrena… Bai dotorezia xaxatzailea zurea!

Guztiok, eskuan daramazun puxikaren laztanaren zain ‘igarotzen’ gara zure paretik. Deskuidoan, denen artean, nire bizkarra aukeratuko duzun esperantzan.

Batek daki zenbat neska-mutil koskor ibili diren zugandik ‘ihesi’, edota neska-mutil jada koskortuak, edota garai batean neska-mutil koskorrak izandakoak… Denok zure bueltan ibiltzen gara. Bi bekain pusken magaleko begirada ozpindu bezain hurbilekoak noiz ikusiko gaituen zain.

Eta begiradak begirada, denek zaituzte begiko: haurrek, helduek, gaupaseroek, aiton-amonek… Denei egiten diezu kili-kili… Guztiei eragiten diezu ‘zerbait’…

Galant hori! Karrikako ‘alfonbra galtzadaduneko’ izarretariko bat zara. Edonork atera nahi du argazki bat zurekin. Bat edo… dozena bat. Baita nik ere! Zenbat aldiz esan ote dut hori! Begira, hurrengoan ikusten zaitudanean, ez naiz lotsatuko. Ez! Zure parez pare jarri eta…

– Carvinagre, egingo al dugu selfie bat elkarrekin?
 

PASIÓN TAURINA

Matilde Angèlica Domìnguez

En mi visita a Pamplona, mi abuela Nahia me dijo:
– Hoy, 7 de julio, veneramos a SAN FERMÍN, nuestro patrón de Navarra. Estamos de fiesta, participemos de ella.
Llegamos a un pasaje cerrado dentro de la calle. Ubicadas junto a la cerca, fue mi primer encuentro con los toros.Pasaron seis machos que coticé como imponentes.Delante suyo los corredores se apresuraban para escapar de la embestida.
Mi pecho estallaba de asombro y emoción.
– Advierte–me aclaró la abuela–tienen cinco años y pesan ¡quinientos kilos!
Un toro cayó en tierra justo frente nuestro. Me atemorizó muchísimo tenerlo tan cerca.Ella quiso tranquilizarme.
– Aunque estos animales son violentos por naturaleza, ¡no comen a la gente! –y me dio un dato asombroso –Muchos creen que los toros se excitan al ver el rojo, pero en realidad son daltónicos y no sienten emoción por ningún color, sino por los objetos que se mueven. Por esto mismo el torero lidia con giros, evasiones y provocaciones de su capote.
Yo, entonces, me quedé muy quietecita. La abuela riendo concluyó.
– “Toro” o “torero” son palabras símbolo de España. Representan el entusiasmo y la pasión de nuestro pueblo.
Esa noche me dormí, aunque tranquila, soñando con esos increíbles animales.