Archivo por días: 24 de marzo de 2022


XIII Certamen Internacional de Microrrelatos de San Fermín

LATIR AL UNÍSONO

Sonia Elizondo Martínez

Pasos en las calles. Pasos lentos que se suman a pasos impacientes. Pasos vacilantes donde todo vibra: los adoquines del suelo, los abrazos de los reencuentros y hasta las gotas de vino que surcan el cielo. Cielo en el que se pierde el globo de un niño al aferrarse con dos manos a la seguridad de su madre.
Se corean cánticos en avenidas y plazas. Se alzan pañuelicos rojos ya cansados de descansar en un cajón. Se miran entre sí pares de ojos destellantes, con lágrimas al borde de un suspiro de entusiasmo.
Y el murmullo de voces se convierte en grito y el grito en rugido y el rugido en estallido.
Éxtasis.
Retumba el horizonte saturado de colores. Vuelan besos para quien sea que los alcance. El agua se precipita desde los balcones para refrescar la pasión descontrolada de incontables corazones.
Música en las calles. Música que se desplaza por los surcos que dejan las masas. La música que aporta silencio a las tradiciones convive con la música que ensordece las conversaciones.
Pamplona acaba de desplegar su lienzo en blanco y ya empieza a teñirse de historias inolvidables. 

OMENALDIA

Ainhoa Zuluaga Martin

OMENALDIA

Amaren iratzargailuak 7:50etan jotzen du, baina ez naiz altxatzen. Nire logelan sartzen da eta lokartuarena egiten dut.

Hurbiltzen zait, ilea kopetatik kendu eta muxu ematen dit bekokian; esnatzeko ordua dela xuxurlatzen dit.

Pixka batean geratzen naiz haren eskuaren beroa, usaina, isiltasuna sentitzen. Egongelara iristen naizenerako, nire anai-arrebak telebista aurreko sofan kuzkurtuta daude. Kantak hasten direnean, denak manta arin batez estalita egoten gara amaren inguruan, begiak zabal-zabalik.

San Fermini kemenez kantatzen diogu. Korrikalariak urduri mugitzen dira. Suziriak estanda egiten du. Polizia-hesia aldentzen da. Zezen-taldea Santo Domingoko aldapan gora doa. Estafetako bihurgunean arnasa sakon hartzen dugu. Zezen bat atzean geratu da. Ohiko korrikalarien lasterketa politak ikusten ditugu. Atzeratutako zezenak ezker-eskuin adarkatu egiten du. Bultzadak, erorikoak. Aurpegia estaltzen dut hatz zabalik. Artzainek zezen atzeratua eta gazte despistaturen bat jotzen dute. Plazako sarrerako tunelean, zezen-taldea eroritako batzuen gainetik pasatzen da. Lasterketa frenetikoa izan da! Azken balantzea: adarkadaz zauritu 1 eta 3 kolpekatuak.

Zirraraz komentatzen ditugu lasterketaren astinduak, amak txokolatea txurroekin prestatzen duen bitartean. Gero, udako egun lasai baten lozorrora itzuliko gara.

Iaz bezala, aurten ez dago entzierrorik eta ama ere ez dago jada, baina 7:50ean nire seme-alabak esnatzen ditut eta txokolatea prestatzen diet txurro goxoekin.