XII Certamen Internacional de Microrrelatos de San Fermín


ZALETASUNAREN ZALE

Ainhoa Urmeneta Olmedo

Melodia azkartzen hasi den heinean, bihotzak urduritu egin dira. Erritmoarekin bat datoz orain. Gaiteroek lekua hartu ahal izan dute hiri buruzagiaren plazan. Musika eta erritmoa hiriaren adierazpena dira dagoeneko.
Erraldoien gona artean hasi dira arrapaladak, baita buruhandien lasterketa luzeak ere.
Kaleek ez diote bizirik egoteari utzi, ez gauez eta ez egunez ere. Hiria gorriz tindatu zaigu, are gorriagoa bilakatu dugu, zuria gorritzen hasi baita egunen igaroarekin.
Berezitasuna airean suma daiteke.
Dantzariek, notei urratsak jarriz, eguzkiaren kolpea baretu dute gorputzarekin alaitasuna helaraziz.
Abian da zoriontasunaren azaleratzea.
Iruindarrok inoiz baino etxekoago bilakatu gara. Kale, kolore, jende eta erritmoen zale eztabaidaezin gara dagoeneko.

Ibilaldi bukaezinen isladarik gardenena,
beltzez tindatu diren oinetako zuriak dira.

Erritmoei so, kaleetatik barna bidaiatzeak gorputzaren mugimendu automatikoa dakar.
Errutinaren parte garenerako, zeruan eztanda egiten duten suziriak eten egin dira. Zuri gorriz janzteko ohitura, soilik dantzariek mantentzen dute orain, eta Iruindarron oinetakoak, kolore ezberdinetakoak bihurtu dira berriro.
Altzairuan ezin kuttunago gorde ohi dugun kartoizko kutxatik kanpo, pare bat zapi gorri utzi behar izan ditugu gainean berriro.
Hurrengoan, kutxa sakonago bat erabiliko dugu.

San Fermin hitzek daramaten guztia sartu ahalko dugulakoan, edo.

Eutsiko diogu gogoari, hain gureak sumatzen ditugun bederatzi egun horiek bertan dira eta.

2021eko uztaila, bertan da.
 

VIVA EL TORO DE SAN FERMÍN

José Reinaldo Pol García

Todos tenemos alma torera. Contento aguardo que salga del chiquero el festivo toro de San Fermin; el que quiero me coja con todo el brío que supone ver a un pueblo vestido de albirrojo. El año pasado gocé corriendo delante de los mansos y evitando las astas de los que, en tropel corrían por la calle. Al rematar, junto con mi cuadrilla fiestera, celebrábamos bebiendo el que no fuimos cogidos, aunque si tuvimos algún susto, pero San Fermín sin riesgo, no tendría sentido.
Uno de mi grupo dijo:
-» Maestro, guardemos las zapatillas para otro año»
Todos pensamos que sería el venidero; desconocíamos que el toro más bravo, el de una ganadería horrible de no sabemos que hierro, entraría fieramente en la grandiosa plaza de España.matando a muchos y cogiendo a todos; pero esa fiera ha de saber que mientras tengamos diestros sanitarios y estemos unidos en esto, él doblará su rodilla con el estoque de la distancia y al victorioso grito:
! Por San Fermín, viva el toro y muera el bicho!