Certamen Escalera Edición 4º peldaño


XOMORROAK

Joxe Aldasoro Jauregi

XOMORROAK
Katedralaren ezkilek ongietorria eman diote konboiari. Kuartelean soldaduei botatako harenga darabil buruan Sarjentuak. Talde-lanaren balioa, sakrifizioa, esku-zabaltasuna. Uniformeak dakartzan balioak. Ez zaio irabazteko determinazioa ahaztu: birusa garaituko dute! Ez da gerra galtzeko egiten!
Hemezortzigarren mendeko fatxada neoklasikoa ezkerrean utzita Compañía kalean sartu da. Atentzioa eman diote alde bateko balkoi txikiek. Garai batean serora komentu, seminario edo fraideen eraikinak, ziurrenik. Eskuinekoak jauregia behar zuen. Bedeinkapen guztiekin zihoan!
Aginduek ematen duten ziurtasunarekin zeramatzan soldaduak kale estuan bi lerrotan banatuta. Bizilagun bat ikusi du keinuka parkearen parean. Kamiotik jaitsi eta agindua eman du:
-Rafael eta Joaquín! Herritarra zerbitzatu! Xomorroa akabatu!
Soldaduak ziztu bizian keinuak egiten dituen hiritarrarengana. Bi minututan berriz plazan:
-Sarjentu!
-Aginduak bete soldadu, herritarra zerbitzatu!
Garrasika dabil Sarjentua. Kalean atzera egin behar izan du laguntza eskaerak antolatzeko. Jendeak badaki armadak larrialdi egoeretan erantzuten duela, eta eskertzen du. Parkera itzuli denean Rafael eta Joaquin ikusi ditu barregarri lanbasa, lixiba botila eta mantala eskutan:
-Hauxe eman digute Sarjentu!
Berehala bete da parkea gainontzeko soldaduei emandakoarekin: eskularru, maskara, bata, txano, xiringa, benda, alkohola, iodo, gurpildun aulki, arnasgailu, test, esku-ohe eta abarrekin.
Sarjentuak ez du ezer kargatzeko agindurik. Kamioira igo da. Himnoa jarri du bozgorailuan. Gero eta gutxiago falta du ibilbidea bukatzeko.

 

YA FALTA MENOS…

Aitor Iriarte

YA FALTA MENOS; ya falta menos para poder salir a pasear, sin hora de vuelta.

YA FALTA MENOS; ya falta menos para poder salir a tomar el sol en un césped o simplemente, en un banco.

YA FALTA MENOS; ya falta menos para poder visitar a esos familiares y amigos/as que tanto echamos en falta, y poder darles un abrazo.

YA FALTA MENOS; ya falta menos para poder sentarnos en un banco a leer un libro, a escuchar música, o a simplemente disfrutar del ruido de los árboles.

YA FALTA MENOS; ya falta menos para poder ir a un bar a tomarnos una cerveza.

YA FALTA MENOS; ya falta menos para poder ir al monte, a la piscina, o a la playa.

YA FALTA MENOS; ya falta menos para esa comida familiar, que normalmente tanta pereza nos da, pero que ahora tanta falta nos hace.

YA FALTA MENOS; ya falta menos para ver a ese amigo/a o familiar, que dice que ha hecho tanto deporte en casa en la cuarentena, y efectivamente, corroborar lo que te esperabas: que sigue igual de mal que siempre.

Pero, sobre todo, YA FALTA MENOS para poder correr, gritar y reír; para poder hacerlo como siempre, libres.