XIII Certamen Internacional de Microrrelatos de San Fermín


EL SUEÑO DEL EBRIO

Miguel Alfredo Quispe Perez

…Es por eso que viniendo de lejos y creyendo encontrarme de nuevo con el antiguo San Fermín, he aquí, no era como antes.
Y por eso, decepcionado, encerrado en mi habitación, cogí, abrí, y tomé un brandy. Y no paré hasta que ebrio, afuera, salí.
Y vi el horror de un desierto que una pandemia mundial había dejado en las almas. Pero aprovechando, como es obvio, la magia del licor, me imaginé en la mente un montón de gente como antes. Y he aquí, de blanco y rojo, yo era pues el que se elevaba en los aires en una columna humana hasta el cielo.
Y he aquí que, en este sueño, yo cruzaba los firmamentos; y llegaba delante de Dios solo para decirle: “Oh Dios, bendito y alabado, hasta cuando dejarás de castigarnos, y vuelves como antes a darnos…

… la alegría de antaño”.
 

ZE BIRUS ETA ZE BIRUSONDO!

Garbiñe Zabala Zabaleta

Geltokiko pertsianak, jaistean, sortzen duen burrunba oraindik airean dago, ilunpeko itzalak nagiak kentzen hasi direnean. Ile-motots eta Bizardun dira esnatzen lehenak; ondoren, Patata, Napoleon eta Garatxo; azkena, berriz, Caravinagre. Purrustadaka, isiltzen ez badira, kartoizko buru huts horiei su emango diela mehatxatuz. Gainontzeko kilikiek barre egin diote lagunaren burutazioari. Eta barre algarek zaldikoak esnatu dituzte. Ez hala erraldoiak eta buruhandiak, horien loa etetea ez baita erreza. Lehenengoek atseden luzea behar dutelako, gorputz garauak osasuntsu mantentzeko; eta bigarrenak ez daudelako ohituta langile ororen ordutegi goiztiarrera. Baina gaur ez da lotan geratzeko eguna, gaur inoiz baino argiago egoteko eguna da. Hori buruan eta maskuriak eskuan, elkar joka hasi dira garrasi pozgarri artean. Azkenean, zalapartak erraldoiak esnarazi dituen arte.
—Zer da hau? Aurten ez dago festarik! —dio Joshepamundak haserre.
Baina denok dakigu Caravinagre ez dela kukiltzen den horietakoa. Bekokia ximurtu eta hala dio:
—Ze birus eta ze birusondo! San Ferminekin bukatuko duenik ez da jaio! Ez dugu kalean ospatzerik, ezta jendearekin biltzerik ere. Baina bai etxean eta gure artean.
Hitz horiek nahikoa izan dira bihotzean daramaten suziriari su eman eta kalejira alaiari ekiteko: buruhandiak makila eskuan, erraldoiak dantzan eta kilikiak nahiz zaldikoak elkar joka .
Nola dakidan? pertsianaren bestaldetik inoizko gora san fermin itxaronpetsuena entzun dudalako.