XIII Certamen Internacional de Microrrelatos de San Fermín


PLATXADAZ

Aída Riancho López

Joan etorria izugarria zen, sekulako jendetza zegoen musikaren doinuarekin dantzan. Nagusiak kupel berri bat ekartzeko eskatu zidan. Begirada zentimetro batzuk jaso nuen, edalontziak alde batera utzi eta atzealdera joan nintzen. Kutxa batzuen artean bilatu ostean, kupela hartu nuen. Berriz ere tabernan sartzerakoan bero bortitz batek aurpegiko poro guztiak ireki zizkidan. Zapi gorria bihurritu nezakeen izerdia kentzeko. Upela bere tokian jarri ostean, bezero batek kaña bat eskatu zidan. Beste zerbitzariek jartzen zituztela erantzun nion, ni edalontziak garbitzen bainengoen. Ahoa gurutzatu zuen, aurpegi arraro bat luzatu zidan eta barraren beste aldera abiarazi zen. Jarraian, beste bezero bat gerturatu zitzaidan, kubata bat eskatuz. Geldiarazi nintzen. “Nola jarriko diot kubata bat? Honek ez daki norekin dabilen, suziri bat prestatu dezaket…” pentsatu nuen nire baitan. Nire lankideengana zuzendu nuen.

Ordu erdira garagardo kupela berriro hustu zen. Lan berdina tokatu zitzaidan: tabernako atzealdera joan, upela hartu eta bere toki berrian finkatu. Oraingoan edalontziak garbi-garbi zeudenez, nire alboetara begiratu nuen. Lan karga izugarria zen, baina ez nuen uste faltan botako nindutenik. Pausu batzuk atzeraka egin ostean, garagardo kupelen parean izkutatzen saiatu nintzen, ataraxia topatzeko nahian. “Lehenengo aldia zerbitzaria izanda, ez dago horren gaizki” esan nion neure buruari. Uztailak 6, larunbata zen. 

«BRINDIS»

Amparo Gastaminza Iriarte

Siete de julio.
Como todos los años, me dirijo a mi cita anual. He quedado con un personaje muy especial, tal vez un poco frío. Parece no inmutarse por nada. No sé como lo encontraré éste año. Aunque desde hace mucho es como si el tiempo no pasara por él.
Entro en el «Café Iruña». Me acerco a la barra y, ahí está él. El camarero al verme me pregunta. ¿Tomarás lo de siempre? «Si», ¡pero esta vez en copa grande y con mucho hielo! Me acerco a la esquina, levanto la copa con mi marianito y, golpeo suavemente con ella en la copa de Ernest. Y con él brindo por todos los que ya no están.